Afera ez da hasiera
amaiera baizik
Duela 3 urte La Hormiga Atomica Liburuak ireki zenetik, laugarren greba orokorra dugu hau. Hala ere, hauetako bat ere ez da bere osotasunean izan, ez greba, ez orokorra. Produkzioa bertan behera gelditzea lortu ez zelako, ez dira greba izan, agian kapitalaren aurka joateko zuten boterea galdu dutelako konflikto era hauek. Baina gaur dugun aukera honek aurrekoen bidea ere jarraituko du, ez baita orokorra izanen aunitzek bertan parte hartzeko aukerarik izango ez dutelako. Azkeneko hiru hamarkadetako prekarizazio zein merkatuen zatiketak ardura apur bat dute horretan: prekarioek, behin-behineko langileek, zaindariek, etxeetako langileek, paperik gabekoek, autonomoek, freelancek... lanaren xantaiari ezin izango diote muzin egin, egunero lez.
Beraz, greba orokorra aipatzea, hainbat deialdiekin bat egitea, esanahi orokorraz galdegitea, edota elkarte sindikal jakin batekin identifikaturik egotea ez da, segur aski, egokiena gaurko egunean; azken batean egun hau egun arrunta izanen da langile askorentzat, beste egun bat, besterik ez. Eta hala ere, hiru urtetako krisi, langabezi, mozketa sozial, erreforma eta erreforma proiektu, merkatuekiko menpekotasun, banku zein eraikuntza enpresentzako diru-laguntzen ostean, hau da, hainbeste ezintasun eta gogaitzeren ostean, deialdi hau, (beharbada beste batzuek bezala) bozgorailu txiki moduan zaigu erabilgarri, behingoz nahiko esateko.
Horregatik, gaur, Irailak 29, berriro ere itxiko dugu La Hormiga Atómica Liburuak. Oraindik ere geurea dugulako greba modu propioan egiteko asmoa, kalea hartzeko asmoa, azken batean, krisiaren urakanaren eta hori kudeatzen dutenen aurrean gure ahotsa, gure errefusapena eta gure haserrea erakusteko.
Guk eragiten diogu munduari,
krisia hau amaituko ez delako,
gaur itxi eginen dugu eta bihar auskalo.
Argazkia: Olmo González
