La Hormiga Atómica
Sanferminetan irekiko dugu
Ostirala, Uztaila 6, 2012 - 12:00

Inurriak eta festa herrikoiak gustuko dituzuen orori:

Aurten, Sanferminak ezberdinak izanen dira; izan ere, Riau-Riau berreskuratuko da eta La Hormiga Atomica gunea irekiko dugu. Zuziriak hasiera seinalatzen duen momentutik bukaera arte, Mirandak egiten dituen kalkulu txarretatik, Barcinak egiten dituen keinu itsusietatik, Merkel-en genio txarretik eta Marianoren zentzugabekerietatik aldentzeko gunea eskeiniko dizuegu. Hormiga Atomica gunean, hau guztia baztertuko dugu eta gauza hauetaz guztietaz disfrutatu ahal izanen duzu:

- Gosaltzeko Txokolate beroa (ekarri itzazu txurroak Mañuetatik!), kafeak, opilak… (8etatik aurrera)
- Bermout berezia pintxo senegaldarrarekin.
- Gaueko martxa (8etatik aurrera) musika onarekin, zuk dakizun bezala dantzatzeko; giro aparta buruari atsedena emateko eta bokata ederrak indarrak berritzeko eskura izanen duzu.

Beraz, hemen geratu behar baduzu, pasa zaitez Hormiga Atomica gunetik!