Inaurriak eta liburuak maite dituzuenoi:
Zarautz-ko kanping-ean irakurtzeko eleberri erromantikoa erosteko baduzu, Ibizan gogokoen duzun diskotekan ilaran jasotzeko krisiaren inguruko saiakera irakurtzeko asmoa baduzu edo irla grekoetako bidaian Alemaniako langileriaren istorioaz jabetu nahi baduzu, uztailaren 3a baino lehenago etorri beharko duzu liburu-dendara, uztailaren 4 eta 8a bitartean itxita izanen baita. Hortaz, ez ahaztu gerturatzeaz edo udarako libururik gabe geratuko zara!
Sanferminetan, liburu-denda itxita izanen den arren, bertako Kafe-Atomikoa irekita izanen duzue. Beraz, hemen geratu behar baduzu eta Riau-Riau ekitaldian parte nahi baduzu, kamiseta dotore eta zuriak aurkituko dituzu La Hormiga Atomica egoitzan agintariei liskar egiteko ardo gorri nafarra edaten duzun bitartean.
