Kolosala izango da
Bilbora autobusa. Kolosala izango da!
Osteguna, Urtarrila 5, 2012 - 09:44

Datorren larunbatean La Hormiga Atómika Liburuak-ek autobus bat antolatuko du Bilboko manifestaziora joateko. "Hiru Erregeen Hotel"etik aterako gara goizeko 11:45etan eta gaua aldera itzuliko gara. Txartel bakoitzak 14 euro balio du. Ez utzi azken momenturako, toki gutxi baitaude! [696 811 254]

http://kolosalaizangoda.info
1- Euskal presoak Euskal Herrira ekartzea
2- Espainiar estatuan ezartzen den 197/06 doktrina bertan behera uztea, eta zigorra bete duten presoak
askatzea. Finean, bizi osorako espetxe zigorrarekin amaitzea.
3- Frantziar estatuan ezartzen den bizi osorako zigorra bertan behera uztea, baldintzapeko askatasunei
bide emanez.
4- Zigorraren 3/4ak bete dituzten presoen kaleratzea.
5- Gaixotasun larriak dituzten presoak askatzea, eta bestelako gaixotasunak dituzten presoen zaintza
egokirako beharrezko neurriak hartzea. Finean presoen osasunerako eskubidea bermatzea da eskatzen
duguna.
6- Ireki den aro berrian gatazkaren soluzio bidean modu positiboan eragiteko frantziar eta espainiar estatuek
darabilten espetxe politika konponbide gakoetan ezartzea.