Ekainean hiri desobedientea asmatu eta pentsatzeko izan genituen Solasaldietan, "zentro sozialak hirietako kontraboterearen esparru" tailerrean jasotako asmoen ondorio da abuztuko asteazkenetarako proposatzen dugun okupazioaren inguruko dokumental sorta hau, Iruñeko zentro soziala asmatzen eta pentsatzen laguntzeko sortua dena. Bertako, kanpoko, gertuko eta urruneko esperientzi hauetatik, gure hiria eraldatzeko bidearen ertzak sustatu nahiko genituzke...
Emanaldiak Subeltzen (Curia 29) eta La Hormiga Atómica liburuak-en (Curia 4) izanen dira 20:30tan...
>04 Subeltz>
Okupazioa Iruñerrian
1984an Katakraken esperientziatik, 90. hamarkadan auzoetako gaztetxeetara dagoen ibilbidearen erakuslea da 15 bideo laburren bilduma hau. Horietako batzuen emanaldia proposatzen da.
>11 La Hormiga Atómica>
De stat was von ons (La ciudad era nuestra, Amsterdam)
1975-1988 urte bitartean Amsterdameko okupazio mugimenduaren sorrera eta garapenaren historiari gerturatzea eskeintzen duen dokumentala.
>18 Subeltz>
69 (Ungdomshuset, Copenhague)
69 zenbakia Copenhageko Ungdomshuset edo gaztetxea zegoen kalearen zenbakia zen. 2007. urtean, olupatua izan zenetik 25 urte pasa zirela, hustua izan zen, eraikina zegoen tokian Fadershuset sinismeneko eliza baten eraikuntzarako, baina hori gertatu ahal izateko, Europatik bertaratutako ehundaka pertsonei aurre egin behar izan zieten agintariek.
>25 La Hormiga Atómica
Resistir es crear (Málaga)
Malagako Casa de Iniciativas proiektuaren 17 bideon bildumaren haupatenaren emanaldia. Zentro sozial honek, bideo labur hauen bitartz, eztabaida eta burutazio kolektiborako hainbat galdera botatzen ditu zentro sozial edo gaztetxeek gaur eguneko gune metropolitanoetan egiten duten lan politikoaren zentzuaz eta nondiz norakoaz.
