Graffiti, posgrafitti, berariazko interbentzioa, arte outsider, horrelaxe definitu daitezke erakusketa honetako irudiak. Orokorrean arte publiko independienteaz hitzegingo dugu, edo besterik gabe inguruaren eraldaketatzat hartuko dugu.
Hedabidea, hiriko edozein euskarri publiko zein pribatua da. Bertan egilea ibiltariarekin solasaldia lortzen saiatzen da, kontzientziaren ernatzea eta ingurua antzemateko arreta pizten du. Honako hau, beharrezkoa da gure gizartean suertatzen diren isilpeko aldaketez ohartzeko.
Erakutsitako irudiak, zenbait urtetan eta toki desberdinetan egindako dokumentazio lan baten parte dira
Erakusketa honekin espero dut,ikusleak bere begirada zabaltzea eta hiri paisaiaren xehetasun berriak harrapatzea, baita espazio publikoa bereganatzeko jarrera ernatzea ere.
