Los encuentrillos
[erakusketa] "Los encuentrillos", oporraldiak gurpil gainean
Astelehena, Abuztua 9, 2010 - 08:00

Gau bakoitzean leku batetan kanpatu beharrean, oinarrizko kanpamentu bat ezartzen da, horrela, garraiatu beharreko ekipaia bakarra egun bakoitzerako janaria da. Bide lasaietatik -mugimendu handiko errepideetatik urrun- igarotzen dira ibilbideak eta 6 urtetik gorako haurrei egokitutako luzerarekin. Paisaiaz, naturaz, elementu historiko, kultural eta artistikoetaz gozatu ahal izateko asmoarekin diseinatzen dira gainera.

Argazki hauek Lizarraldean (Nafarroa) 2009. urteko "encuentrillos" ekimenean ateratakoak dira. Bat batean ateratako argazkiak dira (asko txirrindulatik eginak); hauen bidez eta isladatzen duten freskotasun horri esker "encuentrillos" ekimenean sortzen den aparteko girora hurbilduko zara agian, estatuko hainbat familiek, bizitzeko gogo eta alaitasunez beteta, nolatan udara gogotsu bizitzen duten ikusiko duzu.