Ojo con el cuento (Paola Ferrari)
[erakusketa] Ojo con el cuento
Osteguna, Iraila 2, 2010 - 10:00

Paola Ferrari artista Txiletarra da, bere bizitza osoan zehar ipuinarekin barru barruko lotura eta harreman estua izan duena. Hau, nerabezaroan bere gurasoekin batera Txileko Telebista Nazionaleko haur sailean lanera sartzen denean hasten da.
Beranduago LA OTRA COMPAÑIA sortzen du, panpinekin egindako antzerkia, animatzaile eta aktoresa moduan aritzen da bertan, hasiera batetan haur literaturaren obra klasikoak antzezten eta beranduago txontxongiloentzako bere ipuin propioak sortzen eta muntatzen, hauekin Txile eta latino amerikako zati handi bat eta azken urteetan Estatu Espainolean zehar bidaiatuz.
Gaur egun Etxarri Aranatzen kokatuta dauka bere bizitokia eta duela denboraldi bat haur literatura eta marrazkigintzan murgilduta dabil.

Jatorrizko herrietako mito, kontakizun eta kondairekiko harreta berezia nagusitzen da bere lanean, herri erlijiotasuneko pertsonaiekin batera.

Oraingoan OJO CON EL CUENTO aurkezten digu, literatura unibertsaleko hainbat ipuinetako marrazkiekin.