Mumiaren lagunak
[hitzaldia euskaraz] Mumia Abu-Jamal. Beltzen askapenarako mugimendua (Mumiaren lagunak)
Asteazkena, Abendua 19, 2012 - 19:30

+ hitzaldia+bideoemanaldia [Nire bizi osoa espetxean]
+ ortzegunean, 19:00etatik aurrera [black power music session]

Mumiaren aurkako epaiketa fartsa bat izan zen eta arrazakeriaz beteriko jarrerak agerian gelditu dira. Sistema politiko eta judizialak zilegitasunik gabeko neurri ilegalak erabili izan ditu Mumia Abu-Jamal kondenatu eta erailtzeko; Malcolm X eta Martin Luther Kingen garaian herri afroamerikarraren askapenaren aldeko borroketan murgiltzen zen Black Panther ohia deuseztatzeko, “Ahotsik gabekoen ahotsa” ezizenez ezagutua zen kazetari kritikoa desagerrarazteko.

Bitartean, 1990eko hamarkadatik EEBB, Frantzia eta Alemaniatik hasi eta munduan zehar zabaltzen ari den Mumiaren aldeko kanpaina garatu izan da. Gaur egun, Mumiari elkartasuna helarazten dioten mugimenduak kontinente guztietan ikus daitezke. Behin baino gehiagotan kaleetako presioaren ondorioz, berehalako exekuzioa geldiaraztea lortu izan da; 1995an bezala, erailketa ia gauzatua zegoela.

Elkartasun mugimendu handi honek desmostratzen du Mumia ez dela beste preso politiko arrunta bat, bere borroka etengabearen bidez, bere idazkien bidez, bere liburuen bidez eta bere gertakizunaren dokumentalen bidez Amerikako beltzen erresistentziaren ikur bihurtu da. Baina ez beltzen askapenaren mugimenduarena bakarrik, baita borroka antikapitalistaren eta Heriotza Zigorraren aurkako borrokaren ikur.