Emakumearen Eguna hurbiltzen ari zaigun honetan, Gaztelan Fundazioak "Ellas construyen sus caminos" liburuaren aurkezpena eginen du.
Emakume-izenak biltzen dituen liburua da: Fátima, Asun, Julienne, Carmen, Lidia eta Maricica. Nafarroan bizi dira eta bakoitzak bere bizitzaren istorioa kontatzen du. Sorterrik egindako bidaia, hemengo harrera, enplegua bilatzea, jendearekiko harremanak... sei emakume guztira, guztiak ere beren bizitzako protagonistak, beste emakume aunitzen ordezkari.
Desabantaila-egoeran egonik ere, emakume horiek beren bideak eraikitzen ari dira, gogoan dauzkaten xedeak eta nahiak lortzeko zubiak balira bezala.
Emakumezkoen erreferentziak sortzen laguntzeko nahia dago liburuaren atzean. Horrenbestez, liburuak gizarte munduko profesionalak sentsibilizatu nahi ditu, bai eta gizartea oro har ere.
Ekitaldian arituko dira:
Egilea bera, M. Jose Pérez Moracho; 2003az geroztik ari da Gaztelan Fundazioan. Pertsonei laguntzen die gizarteratzeko eta laneratzeko prozesuetan; prestakuntza arloan, bereziki.
Amaya Campión; Gaztelan Fundazioko koordinatzailea
Bideo bat emanen dugu, emakume protagonistek egindako ekarpenak azaltzeko.
