¡Democracia! Liburua Ateneo Riojanok argitaratu du eta hiru saiakera txikik osatua da.
Lehenengoa NO TOMARÁS EL NOMBRE D'HONT EN VANO deitua (Ez duzu D'Hont debalde aipatuko) Juan Álvarezek eginiko eskola lana da Sagasta Nazioarteko BHIrako. Prozedura matematiko baten bidez azaltzen du D'Hont legea dela hauteskunde prozesuetan erabili ohi diren sistemetarik injustizia gutxien duena.
Kontua argitu ostean hauteskunde sistema eta egungo ordezkaritza sistemek dituzte bi distortsio nagusiak azaltzen ditu. MATEMÁTICAS DEMOCRÁTICAS du izena atalak:
Udal eta Erkidego Autonomoetako erakundeetan sartzeko gutxieneko portzentajeak: apetaren araberakoak eta justifika ezinak.
Lurraldea 52 hauteskunde-barrutitan banatzeak sortu du, esaterako, leku batzuetan eserlekua lortzea bederatzi aldiz zailagoa izatea.
Bi elementu hauek bipartidismo gaixotia sortu dute, pluraltasun demokratikoa ezerezera lerratu dute – konstituzioaren betebeharraren aurka – eta gizartean atzerakoikeria eta energia demokratiko eza erein dute.
15M M15ari buruzko lana da. Espazio publikoaren eskuratzeari ongietorria egiten dio eta Lege Ekimen Herrikoia, hauteskunde-zerrenda irekia eta Senatuaren gaiak aipatzen ditu.
M15 mugimenduak egingo duen bidea zein den jakin gabe gure demokrazian inflexio puntua ezarri du, hiritarrek ardurak albo batera utziak zituzten duela bi hamarralditik hona.
----------------
Carlos Álvarez (Logroño 1962), Logroñoko udalean zinegotzi izana 1991etik 1996ra. Economía ¿La sociedad adicta? (2005) eta Civilización gaseosa (2006) liburuak idatzi ditu.
Juan Álvarez-ek (Logroño, 1992), Zuzenbidea eta Zientzia Politikoak ikasten ditu Carlos III Unibertsitatean.
