Alicia en el espejo
[aurkezpena] Alicia en el espejo. Historias del Multiforo Cultural Alicia
Asteartea, Iraila 21, 2010 - 19:30

Multiforo Cultural Alicia kulturguneak, El Alicia lagunentzat, 15 urte daramatza Mexikoko hiriburuan kulturgintza eta herrigintza alternatiboa lantzen: 5.475 egun eta hamaika kontzertu, solasaldi, eztabaida, erakusketa eta emanaldi. Kolore eta molde guztietako sormen eta aldarrikapenak. Maite Lopez Flamarique Tafallako kazetariak liburu batean jaso du 15 urteotako erresistentziaren historia: "Alicia en el espejo. Historias del Multiforo Cultural Alicia". Alicia izeneko neska baten bizipenen bitartez, Mexiko DFko kulturgune garrantzitsu honen inguruan biltzen den gaztediaren borrokaren berri eman nahi digu Maite Lopezek, Mexikoko bihotzean adore handia behar baita sistemak etengabe zapaltzen dituen eskubideen alde altxatzeko.

Hizlariak:
Maite Lopez Flamarique, liburuaren egilea
Ignacio Pineda, El Aliciako arduraduna
Patricia Amigot, Gizarteko Psikologo
Bideo emanaldia: Alicia en el subterráneo