“Nola bihurtu nintzen hildako” eleberriak bizitza konplexua izaten ari diren hiru pertsonai aztertzen ditu . Historiaren abiapuntu tragiko eta arrotzak, protagonistek bizitzari buruz daukaten perzepzioa eraldatzen du. Momentu horretatik bertatik, haien morala eta justiziaren konzepzioak hautsi egiten dira, gizarte errudunaren kontrako jarrera adieraziz. Denbora pasa ahala, pertsonaien indar psikologiko eta arrazionala txikituz joaten den heinean, bizitzaren zentzua galtzen da, bakardadea eta soilatasuna nabarmenduz: inguruan dagoen guztia, soberan dago haientzat. Egoera honetan, sendotu eta indartu egiten da haien arteko harremana, hau bera sustengu bakarra eta ezinbesteko bihurtuz. Minak batzen ditu hirurak elkar ulertaraziz. Horrela bada, bizitza garatzen da iragana berrereikiz eta gaur egungo desilusioak azalduz.
