Mugimendu libertariak, bere hastapenetatik, bidezkoa, elkartasunkoia eta partehartzailea den mundu baten erainkuntzarako, hezkuntzaren garrantziaz ohartu zen, eta hiru balore hauek pedagogia libertariaren zutabeak bezala hartu zituen. Eskola Modernoa izan zen, Francisco Ferrer i Guardia militante kataluniarrak asmatua, urte luzez hezkuntzaren alorrean eragin handia izan zuen.
Gaur egun, zuzentasus soziala eta askatasuna horren beste behar dituen gizarte batetan, norgehiagokaren, autoritarismoaren, menpekotasunaren eta ekonomizismoaren mitoak apurtuko dituzten baloreen beharrean gaude. Horrexegatik Eskola Modernoaren eta Francisco Ferrer i Guardia bezalako pertsonen pentsamoldearen gaurkotasuna eta beharra aldarrikatzen dugu... finean, beren esperientzien bitartez hezkuntza birplanteatzen lagunduko diguten pertsona eta proiektuen beharra, hezkuntzaren garrantzia uler dezagun, ikasi eta hurrera egiteko.
/ / ortzirala 10/10/01 19:00tan La Hormiga Atómica, liburuak
"Pedagogiak Libertariak" erakusketaren aurkezpena
Conrado Santamaria eta Amalia (Burgosko LKN) erakusketaren ardunadunen eskutik. Ostean, "Ferrer i Guardia: una vida por la libertad" dokumentalaren emankizuna (bukatzerakoan eztabaida)
/ / asteartea 10/10/05 18:30tan NUPeko 03 ikasgelan (ikasgeletako eraikina)
Hitzaldia: "Educación y movimiento libertario: una visión histórica" Emili Cortavitarte hitorialariaren eskutik.
/ / asteazkena 10/10/06 19:00tan La Hormiga Atómica, liburuak
Hitzaldia: "Tximeleta: una experiencia de autogestión para la educación y los aprendizajes", Josu eta Idoiak eskainita, Tximeletako aita eta hezitzailea.
/ / ortzeguna 10/10/07 18:30tan NUPeko 03 ikasgelan (ikasgeletako eraikina)
Hitzaldia: "Educación autoritaria-Educación en libertad" Rafael Fenoll (LKNko Hezkuntza Federazio kidea) eta Josu Uztarroz (EUDECeko ordezkaria, European Democratic Education Community)
