Ekonomialari harrituen manifestua
Ekonomialari harrituen manifestua

Manifestu honen sinatzaileek aldarrikatzen dute ekonomialariek beren gain hartu behar dituztela gizartearen aurrean dituzten erantzukizunak.

Haien ustez, manifestuak krisi ekonomikoari buruzko zalantzak hitzez eta kontzeptuz hornitzen laguntzen ahal die herritarrei.

Horretarako, zenbait ebidentzia faltsu kritikatzen dituzte, eta proposamen batzuk zirriborratzen.

Ekonomialari harrituen iritziz, ekonomiaren zientziak gogoan hartu behar du herritarrei dagokiela, ez adituei, elkarrekin eta demokratikoki deliberatuta erabakitzea jardun ekonomikoaren helburuak.

Gogorarazten digute krisi hau ez dela krisi ekonomiko huts bat, eta atzean krisi soziala, ekologikoa eta geopolitikoa dituela.

Manifestuaren bidez jakinarazi nahi diote jendeari zientzia ekonomikoaren zeregina argi egitea dela aukera posible ugarien gainean,eta ez herritarren ordez erabaki nahi izatea.

Manifestua 2010eko irailean argitaratu zuten.

Ordutik hona krisia areagotu da, eta manifestuak ez du gaurkotasun izpirik galdu.

Are gehiago, Europan gerora bizitako porrotak eta une larriak iragarrita daude manifestuan.

Denonartean
2011
9788496634749
VV.AA
82pp
7.50 €