2011ko irailaren 21ean Ertzaintzak Kukutza III husteari ekin zion, sekula ikusi gabeko gorrotoaz eta indarkeriaz. Hilabete beranduago, urriaren 21ean, liburu hau idazten bukatu genuen; garapen pertsonala, talde borroka eta gizarte transformazioa helburu duen proiektuaren kontakizunak biltzen dituen lana da, egun haietan gertatutakoaren pasarteak eta gure bizierari buruz hausnartzera garamatzaten zirriborroak.
Kukutza III-n ideiek bor-bor egiten zuten. Gaur dagoeneko ez daude ideia haiek berotzen zituzten hormak, baina gu, ideiak sortu genituen pertsonak, bizirik jarraitzen dugu, ilusio berarekin, indar eta erabakitasun sendoarekin: gure beharrei erantzuna bilatzen jarraituko dugu, tokiak, buruak eta bihotzak okupatzen.
Etxeak hustu diezazkigukete, baina inoiz ez dizkigute ideiak hustuko.