Egokitu gabeko kazetari, feminista heretiko, diamante landugabe eta aldirietako vedette Itziar Ziga Euskal Herrira itzuli da, Bartzelonak sexduzitu eta bertan bederatzi urtez bizi ostean. Betiereko zirimiritik urrezko eurira igaro garen galdezka etorri zaigu; poliziak gu jipoitzeari utzi dion, eta orain egurra atzetik ematen ote digun; kaleak azpikoz gora jartzeaz gainera gu geu ere atzekoz aurrera jartzen saiatu garen; paisaia berde eta paisaian berdeak ikustetik zahar zein gazte berde izatera pasatu al garen… Sortzen ikusi zuen herrira itzuli da, borrokari, feminismoari, konpromisoari eta plazerari buruz bere iritzia emateko prest, haren lurra putifikatzeko prest: Sexual Herria.