Nor gara
Librería política, política con libros. Narratiba eta literatura anitza. Ekologia eta antolakuntza, agroecología y movimiento. Teoria politikoa, politikaz beteriko saiakerak. Eztabaida eta aniztasuna. Intercambio de saberes, libros e ideas... La hormiga atómica Liburuak-eko ateak zabaldu genituenetik aunitzetan suertatu zaigu zenbait galderei aurre egitea: ea nortzuk garen, zer egiten dugun eta zeintzuk diren gure asmoak. Ezinezkoa izan zaigu aho batez edota modu homogeneoan horiei erantzutea, proiektua bera, bertan parte hartzen dugun jendea bezala, osatu eta garatu heinean aldatu egiten delako. Ez da, ordea, asmo, funts edo helbururik gabeko proiektua. Garena eta ez garena esateko hamaika bide daukagu. Aspaldian aurkitzen hain zaila zaizkizun liburu horiek ditugulako geurean; behin irakurtzen hasiz gero, eta kostata bada ere, jakin-minera ateak zabaltzen dizkizuten harribitxi horiek. Haiengana eramaten gaituzten galderen erantzunak ez ezik, hainbat eta hainbat galdera berri ere bueltatzen dizuten liburuak, alegia. Eztabaidarako gogoa zein konpartitzeko desioa, eraldaketa soziala zein mundua hankaz gora jartzea posible egiten duten horiek. Ez baikara ohiko liburudenda bat, geurera zaila delako liburu bila soilik etortzea. Zer ote gara, ba? Ezusteko esparru disidente, eratzaile eta iraultzailea; eztabaida, galdera eta elkartrukatzea posible egiten dituen lekua, hain zuzen ere. Gure ingurua eraldatzeko asmoarekin sortu baikara, eta horretarako liburuak! horiexek baititugu errealitatea zulatzeko tresnak. Atenzzione! Gauza gehiago aurki ditzakezu geurean: bidezko merkataritzatik datozen kafeak zein opil ekologiko goxo-goxoak gure kafetegian, liburudenda berezi eta erradikala, irakurtzeko hainbat txoko, eztabaida eta hitzaldietarako esparrua, patio tropikala… Non ote gaude ba? Carrico Luziotik katedralerako bidea hartuta, eskubiko espaloitik abiatuta, lehenengo atea eta gero…