Ipuinak
–Aitaa…
–Zer, laztana?
–Kanpora joan nahi dut.
–Badakin ezin dunala. Are gutxiago giro honekin.
–Baina, aitatxo…
–Ezetz esan dinat.
–Baina hemen aspertu egiten naiz…
–Jostailu mordoa dun, neska; har ezan edozein. Hortxe dauzkan letra horiek guztiak: ez dien kasurik egin erosi genizkinanetik. Osa itzan hitz batzuk, edo nik zer zakinat.
–Baina nik atera nahi dut.
–Zenbat aldiz esan beharko dinat ba? Ezetz bada, ezetz dun. Eta kito.
Erein
2010
978-84-9746-594-6
Zaldua, Iban
264pp
8.00 €